martes, 7 de mayo de 2013

HNT

Herri Norte Taldea, HNT siglengatik ere ezaguna, Bilboko Athletic Klubaren jarraitzaile batzuek, ezker abertzalearen aldekoak direnak, osatzen duten talde erradikal bat da. Talde honek bere burua antifaxistatzat du eta gaur egun Euskadiko eta hemendik kanpoko abertzaleek osatzen dute.

 HNT 1980ko hamarkadaren hasieran sortua izan zen, bereziki 1981-82 denboralditik aurrera, garai horretan 1982ko Espainiako Futbol Mundialaren egoitzetako bat izateko San Mameseko iparraldeko harmaila eraberritu zenean. Hamarkada horren amaieran, Athleticentzat ere garai txar bat izan zena, HNTk taldea bi zatitan banatu zuen barne krisi bat jasan zuen. Bi zati horiek "Gorriak" eta "Ultratxoak" izan ziren. Azkenik, "Ultratxoak" taldetik kanporatuak izan ziren, zirudienez, taldea talde ultra moduko bat bihurtu nahi baitzuten, ordutik h.n.t. talde "antiultra" biurtu zen. 1990eko hamarkadaren hasieran HNT asko hazi zen, Euskaditik kanpo ere sekzioak sortu zirelarik, eta Ingalaterrako hooliganen erako talde bat bihurtu zen. Ordutik taldeak faxismoaren aurkako, komunismoaren aldeko eta abertzaletasunaren aldeko zenbait ekintza egin ditu. Horien artean, berriki eginiko bat "Etorkinaren Eguna" ospatzea izan zen, "Afrikar-Euskaldun" erakundeko 100 afrikar baino gehiago gonbidatuz. Gaur egun, Espainian eta bertatik kanpo talde indartsu bat da, kalean talde indartsu bat izateagatik ezaguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario