Ultra futbol talde batzuen alde talde antolatu erradikal batzuei Europan ematen zaien izena da. Ingalaterran Hooligan bezala ezagutzen dira. Latinoamerikan talde hauek barra brava bezala ezagutzen dira, Brasilen izan ezik, non torcida bezala ezagutzen diren, azken izen honek portaera erradikalak ez dituzten zalego asko hartzen dituen arren.
Ultren jatorria
Ez dago garbi talde hauen jatorria. Indarkeria futbolean ia kirol hau bezain antzinakoa da, Ingalaterran 1898ko
aurrekariak daudelarik, poliziaren txosten batean hooligan hitza
indarkeriazko ekintzak egiten dituzten zaletu taldeak izendatzeko
erabiltzen denean. Dena den, Ultra bezala ezagutzen diren talde
antolatuen jatorria, Hooliganekiko ezberdintasun estetiko eta kultural
batzuekin, 1960ko hamarkadan Italian dagoela onartzen da, ondoren Europako gainontzeko herrialdeetatik hedatuz. Hala ere, 1980ko hamarkadararte
ez zuten entzute publikorik izan, Europako zenbait herrialdetan, futbol
zelaietatik kanpo eta hauen barruan sortzen zuten indarkeria,
koloretasuna, animazioa eta berauen kideengatik.
Ultren izaera
Ultra azpikultura futbol talde bat babesteko estilo nahasketa bat da,
koreografien, bandera erabileraren, zuzirien, kantuen eta ultra talde
bakoitzaren izena duten bufanden erabileraren bidez. Taldeek ehundaka
edo milaka kide izan ditzakete, askotan talde ultra erradikalenen
ideologia politikoaren ondorioz sortzen diren etsaitasun eta
senidetasunak agertuz.
Talde ultra batzuk eskuin muturreko alderdiekin lotuta daude, esbastikak zeltiar gurutzeak eta ikur faxistak erakusten dituztenak, horien artean Real Madrilen Ultras Sur Espainian, Atletico Madrilen ( Frente Atletico) Societá Sportiva Lazioren Irriducibili Italian eta FC Portoren Super Dragões Portugalen.
Euren burua ezker muturrekotzat duten talde ultrak ere badaude, ezkerraren ikur eta irudiak erakutsiz, Ernesto "Che" Guevararena adibidez. Ezkerreko ideologia duten talde ultra ezagunenetako batzuk Olympique de Marseillen South Winners Frantzian, AS Livornoren Brigate Autonome Livornesi Italian eta Celtic FCren
Green Brigade dira. Beste batzuk, euren aldetik ikur anarkistak
erabiltzen dituzte, baina ez derrigorrez ideologia politiko zehatz
batekin lotua.
Euren izaera nazionalistagatik bereizten diren talde ultrak ere badaude, bereziki Espainian. Horien artean Herri Norte Taldea, Bilboko Athletic Klubarena Euskadin, Futbol Club Barcelonaren Almogavers Katalunian eta Real Club Celta de Vigoren Celtarras Galizian.
Dena den, badaude ideologia politiko edo aldarrikapen nazionalista
batekin definitzen ez diren talde ultra asko, euren taldea animatzera
mugatuz. Hau da Real Racing Club de Santanderren Juventudes Verdiblancas eta Ultras Naciente ( Las Palmas).
Ultrak taldeari eta sortzen diren elkarteari dioten leialtasunagatik
bereizten dira. Euren helburua ospetsu bihurtzea eta herrialdeko edo
munduko gainontzeko taldeek ezagutuak izatea da. Hala, beraz, ezagunenak
eta beldur gehien sortzen duten taldeak partiduan zehar gehien
kantatzen dutenak dira, harmailetan tifo hoberenak egiten dituztenak
eta, batez ere, borroka gehienetan irabazten dutenak. Borrokak dira
ultra munduaren oinarria, gainontzeko zalegoen artean ospea eta
errespetua lortzeko erabiltzen duten modua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario